2020ko apirilak 23 eta 24, Bizkaia Aretoa, Bilbo

UNIBERTSITATEKO ENPLEGU BEHATOKIEN IX. JARDUNALDIAK

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Unibertsitateko enplegu behatokien IX. Jardunaldiak

Unibertsitateko Enplegu Behatokien IX. Jardunaldiak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak antolatu ditu CRUE Unibertsitateekin lankidetzan, erakunde horretako Ikasleen Gaietarako Batzorde Sektorialaren bidez. Jardunaldi horien helburu nagusia da ezagutzea unibertsitateko tituludunen laneratzearen jarraipenari eta analisiari lotutako azken metodologiak eta jardunbide egokiak.

Unibertsitateko Enplegu Behatokiek unibertsitateko lan merkatuari buruzko informazio xehatua ematen digute, baita unibertsitateko tituludunen enplegagarritasuna sustatzeko estrategia egokiak planifikatzeko panoramika bat eskaini ere.

2020ko apirilak 23 eta 24, Bizkaia Aretoa, Bilbo

UNIBERTSITATEKO ENPLEGU BEHATOKIEN IX. JARDUNALDIAK

Norentzat?

  • Unibertsitateko okupazio behatokietako eta unibertsitateetako enplegu zerbitzuetako profesionalak.
  • Enplegu zerbitzuetako arduradunak eta teknikariak.
  • Unibertsitateko tituludunen laneratzearen arloko adituak eta ikertzaileak.
  • Unibertsitateko enpleguaren edo kudeaketaren arloko arduradun akademiko eta politikoak.

Izen-ematea apiriliaren 1era arte

AZTERKETA

Aztertzea unibertsitate enpleguari buruzko Europako, Estatuko eta tokiko enplegu behatokien metodologiak.

BALIOA EMATEA

Nabarmentzea Unibertsitateko Enplegu Behatokietako eguneroko laneko esperientzia, lorpenak eta zailtasunak.

EZAGUTZA

Unibertsitateko lan merkatuaren egoera eta joerak ezagutzea, haren bilakaera baldintzatzen duten faktoreak aztertuta.

SINERGIAK

Espazio bat ahalbidetzea erakundeen artean sinergiak eta networkinga sortzeko, elkarrekiko informazio fluxu baten bidez

ESKUDUNTZAK

Aztertzea lan merkatuak enplegu behatokien bidez eskatzen dituen gaitasunen detekzioa.

IKUSARAZTEA

Unibertsitateko Enplegu Behatokien lana ikusaraztea eta zabaltzea.

Egitaraua

Ezagutu itzazu hizlariak eta jarduerak.

Ostatua

Zure beharretara hoberen egokitzen dena aukera ezazu.

Hizlariak

Estatuko eta Nazioarteko lehen mailako hizlariak.

Jarduerak

Bilbao hiria ezagutzeko jarduera desberdinak antolatu ditugu.

Izen-ematea apiriliaren 1era arte