Coronavirus edo Covid-19 oharra
Coronavirus edo Covid-19ren bilakaeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2020ko martxoaren 11an erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan aurrez aurreko jarduera akademikoa etetea datozen 15 egunetan (martxoaren 12tik 27ra arte). Hori dela eta, Enplegu Behatokien IX. Jardunaldiak antolatzeko Batzordeak egokitzat jo du jardunaldi horiek bertan behera uztea. Jardunaldi horiek apirilaren 23rako eta 24rako zeuden aurreikusita, Bilbon.
Nolanahi ere, egungo egoera kontrolatutzat jotzen denean, Batzordeak Jardunaldi horiek beste datetan egiteko aukera aztertuko du.
Eskerrk asko.