
Errektorearen Agurra
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea jakitun da oso garrantzitsua dela unibertsitateentzat tituludunen enplegagarritasunari buruzko informazioa biltzeko sistema egoki bat izatea. Hori dela eta, Unibertsitateko Enplegu Behatokien IX. Jardunaldiak antolatu ditu, CRUE Unibertsitateekin lankidetzan, Ikasleen Gaietarako Batzorde Sektorialaren bidez.
Tituludunen laneratzeari buruzko informazioa biltzea erabakigarria da diagnostiko bat egiteko eta esku hartzeko estrategiak prestatzeko, prestakuntza gizartearen eskaeretara egokitu eta baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak optimizatuko baditugu. Horrenbestez, unibertsitateko behatokiak eta enplegu zerbitzuak funtsezko tresnak dira informazio hori biltzeko eta tratatzeko.
IX. Jardunaldiok gaia ikuspegi hirukoitz batetik landuko dute, hau da, nazioarteko, estatuko eta tokiko ikuspegiak kontuan hartuta, behatokiek erabiltzen dituzten metodologia optimoak aztertze aldera. Beste ardatzetako bat izango dugu enplegurako gaitasunak hautematea behatokien bidez. Helburu horiei begira, jardunaldiek unibertsitateko arduradun akademikoak izango dituzte, baita behatokietako eta unibertsitateko enplegu zerbitzuetako arduradunak eta teknikariak ere.
Espero dugu jarduera honek eta gaian adituak diren hizlari eta pertsona ugarik parte hartzeak testuinguru egokia sortzea eztabaida aberats eta produktibo bat lortzeko, hau da, gure ikasleen unibertsitate enplegagarritasunari eta laneratzeari buruzko informazioa tratatzeko sistemak hobetuko dituen eztabaida bat lor dezagun.
Azkenik, gonbidatuta zaudete gure unibertsitateaz, hiriaz eta antolatu ditugun aisialdiko jarduera guztiez gozatzera.
Nekane Balluerka Lasa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea