Unibertsitate Enpleguko Behatokien IX. jardunaldien –Bilbo, 2020ko apirilak 23 eta 24– helburu nagusietako bat esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko espazio bat sortzea da; hartara, sektoreko profesionalek unibertsitate enpleguko behatoki eta zerbitzuekin lotutako kudeaketari heltzeko modu berriak ezagutu ahalko dituzte.
Horretarako, ekitaldiko antolatzaileek espazio bat gorde dute enpleguko behatokietako edo erakundeetako zerbitzuek eta unitateek eta adituek beren jardunbide egokiak aurkezteko. Jardunaldien lehen egunean (apirilak 23) izango da, 15:30etatik 17:00etara
Komunikazioak aurkeztu nahi dituzten pertsonek edo erakundeek 2020ko martxoaren 01a baino lehen bidali behar dute abstracta observatoriosempleo @ ehu.eus helbidera. Horrez gain, informazio hau ere jakinarazi behar dute (“komunikazioen dokumentua” har daiteke eredu):